XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uso zuria kutxara itzuli doa altxuma mokoan, ta orain usapalak maitekide laguna batu du ibaiondo naroan.

Artista, alabaina, den abstraktoena izanik ere, inoiz ez da errealitatetik gehiegi aldenduko.

Beti errealitatea izango du abiapuntu, berau sentsazio, itzal, bizikizun, ñabardura edo estilizazio bakuna bada ere.

Eta halakoa da gure oraingo kasua.

Artistak uso-kutxa diseinatu du, eta, beraren erritmo eta harmoniez amodio eta poesia-dantza plasmatu du planoaren gainean.